Pako Aristi margolari

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko api. 18a, 13:04

Pako Aristi idazle azpeitiarrak afizio berria du: margotzea. Hala aitortu zuen larunbateko ‘Berria’ egunkarian egindako erreportajean. Getariako Gaztetape hondartzara joaten hasi denetik ekin dio Aristik margotzeari. “Gustuko” du toki hori: “mendi zuloan bizita, urruneko bista zabala gozatzeko aukera eskaintzen du”. Ekin berri dio margotzeari eta oraindik ikasten ari omen da. Hala ere, zahartzean, 60-70 urterekin, bere burua margotzen ikusten duela aitortu du. Eta idazten jarraituko ote du...