Zergatik joan zen Javier Madrazoren emaztea harri-jasotze apustura?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko ira. 30a, 11:09

Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuaren emaztea zen igandean Tolosako zezen-plazan Aimar Irigoien eta Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.a harri-jasotzaileen apustua ikusi zuenetako bat. Izan ere, Errezilen ikasi zuen euskara, Irigoienen baserrian (Irura-Haundi), eta bi familiek amistadea dute ordutik.