Iragarki laburrei buruzko atal berria webeko azalean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko urr. 1a, 11:10

UztarriakĀ joan den ekainean ekin zion bere webean iragarki laburren berri emateari, atala sortuta, eta orain eskaintzak webeko azalean ere irakur daitezke.

Egitasmo honek Azpeitiko iragarkiak zabaltzea du helburu. Nahi duenak iragarkia jar dezake bertan. Eskaintzak gai desberdinetan daude sailkatuta:

-Etxebizitzaz.
-Motorra.
-Garajeak.
-Lana.
-Irakaskuntza.
-Bidaiak.
-Denetarik.

Euskarazko Komunikazio Taldeko (EKT) Bertako Hedabideak SLren proiektua da iragarki laburren azoka hau. Orri nagusia ondokoa izango da: iragarkilaburrak.com. Baina, herri informazioari lotuta, atari txikiak ere sortu dituzte. Horietako bat da uztarria.iragarkilaburrak.com.