Gotzon Garate hil da, Azpeitiarekin lotura izan duen euskaltzalea

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko urr. 8a, 13:10

Hilabete askoan minbiziarekin gaixorik egon ondoren, gaur (asteazkena) goizean hil da Gotzon Garate (Elgoibar, 1934) idazle, filologo, euskaltzale eta jesulaguna. Bilbon zendu da. Besteak beste, izugarrizko lana egin zuen atsotitzak biltzen (hemen haren lana).

Azpeitiarekin loturarik eduki izan du Garatek, euskara hemen berreskuratu zuelako. "Euskal kontzientzia Azpeitiko lagunei esker lortu nuen", ere esan zuen Uztarria herri aldizkariak 2005eko abenduko zenbakian egin zion elkarrizketan.

Horretaz gain, duela lau urte haren iritzi artikulu bat agertu zen Uztarria aldizkarian, Euskara eta Azpeitia izenekoa.

Orain dela hiru urteko azaroan, gainera, hitzaldia eman zuen Azpeitian, Uztarria Kultur Koordinakundeak antolatuta.

Hain zuzen, bihar (osteguna) eguerdian emango diote lur, Loiolan, Azpeitian. 19:00etan hasita hileta elizkizuna izango da Deustuan, Bilbon.

Berria egunkariak argitaratutako informazioa hemen, eta www.elgoibarren.net-ekoa hemen