Barrufeten argazkia?!

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko urt. 16a, 11:01

Gaur (ostirala) hasiko da Kroazian gizonezkoen selekzioen Munduko Eskubaloi Txapelketa, eta han izango den jokalarietako bat da David Barrufet atezain kataluniarra (Espainiarekin ariko da). 38 urte ditu eta 276 aldiz aritu da Espainiarekin. Bada harekin azpeitiar batzuei gertatutako pasadizo bat. Duela hiruzpalau urteko udaran joan ziren azpeitiar haiek Getariara (Gipuzkoa), kinieletako bazkari ederra egitera, eta hantxe ikusi zuten Barrufet. Kirolzale amorratuak izanik azpeitiar haiek, argazkia atera zuten eskubaloi atezainarekin. Handik pixka batera, ilusio handiz hasi ziren irudia ikusi nahian argazki kamera digitala manejatzen, baina okerreko botoiari zapaldu eta argazki denak ezabatu zituzten...