Joxean Agirreren maleta beltza

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko ots. 5a, 11:02

Joxean Agirre kazetari eta idazleak Argia aldizkarian: "'Artista guztiak gizajo batzuk gara’ esaten dudanean esan nahi dut soldatak begiratu behar liratekeela. Zer soldatarekin bizi dira prestigiodun idazleak? Eskultoreak? Bertsolariak? Izugarrizko ahalegina egin behar dute soldata duina ateratzeko, eta ahalegin horrek dispertsiora eraman zaitzake. Gogorra behar du hil bukaeran kolaborazio miserable guztiak zenbatzen aritu beharrak. Zergatik magnifikatu artistaren bizimodua praktikan inolako inportantziarik ez badu? Arteak egunkarietan duen presentzia ez da erreala. Ni maleta beltzarekin ateratzen naiz etxetik, eta inguruko zaharrek agurtu egiten naute beti. Jakina, aseguru-saltzailea edo halako zerbait naizela uste dutelako, inportantea. Jakingo balute 1.100 euro irabazten ditudala Gara-n, zeinek agurtuko ninduke?”.