Hazparnetik ere pasatuko da Korrika 16

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko mar. 20a, 10:03

Korrika 16 Hazparnetik (Lapurdi) ere pasatuko da; martxoaren 29an, 17:25ean, egitarau ofizialaren arabera. Hain zuzen, martxoaren 26an hasiko da euskararen aldeko lasterketa, Tuteran (Nafarroa). Bukatu, Gasteizen, apirilaren 5ean. Azpeititik apirilaren 2an (osteguna) igaroko da, 20:42an.

Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik. 5.500 lagun bizi dira Lapurdiko herri horretan.