1983ko Korrikako kanta, Eganena

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko mar. 26a, 11:03

Gaur (osteguna) hasiko da Korrika 16, Tuteran, aurtengo edizioak ere badu bere kanta, hirugarrengoak ere eduki zuen bezala, 1983koak. Hain zuzen, Egan Azpeitiko taldearen kanta izan zuen 1983ko Korrikak.

Gabriel Aresti idazlea omen zuten orduan, eta euskararen aldeko lasterketa abenduaren 3an abiatu zen, Baionan. Bukatu, Bilbon. Euskaraz eta kitto! izan zen leloa.

Egan 1970ean sortu zuten, Jose Luis Frantzesena, Alberto Frantzesena, IƱaki Arenas eta Xabier Saldiasek.