Frankismoaren osteko lehen udal hauteskundeetatik 30 urte

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko api. 7a, 11:04

Duela 30 urteko apirilaren 3an egin zituzten frankismoaren ondoren aurreneko udal hauteskundeak Hego Euskal Herrian —1979ko apirilaren 3an—, eta Azpeitian EAJk irabazi zituen. Apirilaren 19an eratu zuten Udala eta Luxiano Lazkano (argazkian) jarri zen alkate.

Hauteskunde haietan 8.916 lagunekoa izan zen Azpeitiko errolda eta 5.777k eman zuten botoa (%64,79ko parte-hartzea). EAJk 3.297 jaso zituen (%58,79), Euskadiko Ezkerrak 1.169 (%20,85), PSEk 312 (%5,56). Besteak: 830 (%14,80). Ezker abertzalea ez zen orduan aurkeztu —1983tik bai, HB—.

Luxiano Lazkano 1983ra artean egon zen alkate karguan. Haren garaian, esaterako, Azpeititik Azkoitirako pasealekua egin zuten.

1979tik beti EAJko kidea izan da herriko alkatea, 2007ko ekainaren 16tik 2009ko urtarrilaren 17ra artean salbu; Iñaki Errazkin ezker abertzaleko kidea izan zen orduan karguan, EArekin eta Aralarrekin lortutako akordioari esker. Julian Eizmendi jarri zen haren partez alkatetzan, zentsura mozioari esker.

Eudelek (Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalen elkartea) 1979tik udaletxeetan aritutako hogei mila alkate eta zinegotzi omendu zituen lehengo ostiralean, apirilaren 3an.

Ikusi: