1950-1970 artean zergatik ez zuen pairatu krisia Urolako trenak?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko api. 21a, 16:04

Berriak lehengo astean argitaratutako erreportaje baten arabera, Euskal Herrian hainbat trenbide galdu ziren 1950eko hamarkadatik 1970ekora bitartean. Enpresa pribatuak ziren jabeak, eta ez ziren gai izan krisia gainditzeko.

Urolako trena, ordea, ez zen desagertu, "Gipuzkoako Diputazioarena zelako. Gainontzeko guztiak konpainia pribatuenak ziren”. Jose Luis Lizundia euskaltzain eta Eusko Legebiltzarraren lehen legegintzaldiko Euskadiko Ezkerrako parlamentarioak zioen hori.

1926an sortu zuten Urolako trena. Manuel Alonso Zabala injeniariak zuzendu zuen proiektua eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu eta kudeatu. Urolakoa eta Trianokoa (Bizkaia) izan ziren diputazioek euren kontura egindako eta ustiatutako trenbide bakarrak Euskal Herrian; izan ere, orduko trenbide gehienak enpresa pribatuen kapitalarekin egindakoak ziren.

Eusko Jaurlaritzak 1986an kendu egin zuen Urolako trena.