Hoyo de Manzanares akademia militarra: 2009, 1975

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko mai. 29a, 17:05

Hoyo de Manzanares Madrilgo akademia militarrean estu dabiltza, dagoeneko 30en bat lagun txerri gripearekin daudelako. 1975eko irailaren 27an ezagun egin zen akademia hura, egun hartan fusilatu zituelako Francoren erregimenak hantxe Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz FRAP talde iraultzaileko kideak. ETAko militante Angel Otaegi nuarbetarra eta Jon Paredes Manot Txiki zarauztarra ere orduan fusilatu zituzten, beste toki batzuetan.