93 azpeitiar Quebrantahuesos proban

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko eka. 20a, 17:06

Gaur (larunbata) korritu dute Sabiñanigon (Aragoi, Espainia) XVIII. Quebrantahuesos zikloturismo proba, eta 93 azpeitiarrek hartu dute parte. Asko da. Datu bat: Gipuzkoako herrien artetik, bigarren parte-hartzaile gehien izan dituena da Azpeitia. Aurrena, Donostia (156 partaide) baina, 2008ko erroldaren arabera, han 184.248 lagun bizi dira eta Azpeitian 14.157. Parte-hartzaile gehien izan dituen Gipuzkoako hirugarren herria Irun izan da (61), laugarrena Oñati (60). Gipuzkoan 88 herri daude eta Azpeitia 14. jendetsuena da.

Duela hiru urte ere 93 azpeitiar izan ziren Quebrantahuesosen. 2000an, esaterako, 57.

Oso proba gogorra da: 205 kilometro eta mendate handi asko (Sonport, Portalet, Marie Blanque...). Gaur denera 10.200 partaide izan dira.

Uztarria herri aldizkariak lasterketari buruz 2004an egindako Klik argazki erreportajea, hemen.