240tik azpeitiar bat San Miguel Ligan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko uzt. 2a, 14:07

Larunbat honetan hasiko da arrauneko San Miguel Liga, Bilbon —Telefonica Bandera—, eta azpeitiar arraunlari bat izango da txapelketan: Ugaitz Agirregomezkorta. Zarautz taldean ariko da. Hirugarren denboraldia du eta 28 urte dauzka. Traineru Kluben Elkarteak antolatzen du Liga hori, arrauneko garrantzitsuena. Hamabi taldek hartuko dute parte eta 240 arraunlari inguruk.