1914an, "Hazparneko gaztetche ederra"-z aipamena

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko uzt. 18a, 13:07

Azpeitiko Gaztetxeak gaur (larunbata) bere laugarren urtea ospatuko duela-eta: atzo (ostirala) Berria egunkariak zioen Euskal Herriko egungo gaztetxeen mugimendua 1980ko hamarkadan hasi bazen ere, 1914ko urriaren 16an Eskualduna aldizkariak aipatu zuela gaztetxe hitza; I. Mundu Gerran hil zen Zalgizeko (Zuberoa) arkitekto batez diharduela, aldizkariak kontatzen du hark egina zela "Hazparneko gaztetche ederra". Hain zuzen, Berria-k atzo erreportaje zabala zekarren Euskal Herriko gaztetxeez.

Hazparnek (Lapurdi) ere badu gaur egun gaztetxea: Ttattola izenekoa.

Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik.