Suriok ezagutzen du Euzkitze

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko uzt. 23a, 12:07

Lander Garro kazetari eta idazleak uztailaren 9an Gara-n idatzitako zutabean zioen Alberto Surio EITBko zuzendari nagusi berriak ez duela Xabier Euzkitze ETB1eko esataria ezagutzen, eta uztarria.com-ek Di-da! atal honetan jarri zuen. Garrok gaur (osteguna) zuzendu egin du esandakoa: Suriok ezagutzen du Euzkitze.

Hona hemen haren gaurko artikuluaren zatia: "Bai Alberto Suriok eta bai Xabier Euzkitzek berak jakinarazi didate aurreko zutabean kontatutakoa faltsua dela: ba omen zuten elkarren berri. Kazetariaren patua da, tarteka laprast egitea, iturriengan sinestea, iturriok sarritan lohia isuri arren. Haiek ere badute arrisku horren berri, biak ere eskarmentu handiko kazetariak izanagatik. Ez didate zuzentzeko eskatu, ordea. Esan bai, gezur biribila zela. Kitto".