Alcorconek 4-0 irabazi Real Madrili!

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko urr. 28a, 11:10

Alcorcon izan zen Lagun Onak Espainiako Kopatik kanporatu zuena, urriaren 7an, Azpeitian 1-2 irabazita, eta ez da, ez, nolanahiko taldea, atzo lehiaketako final-hamaseirenetako joanekoan Real Madril 4-0 hartu zuelako mendean! Azaroaren 10ean jokatuko dute itzulikoa.

Bigarren B Mailako taldea da Alcorcon, eta 1.150.000 euroko aurrekontua dauka. Real Madril Lehen Mailakoak, 420 milioi eurokoa.