Itsaso Aramendi kide den Zumaiako Telmo Deun emakumezkoen taldeak jaso du 2013ko Gipuzkoako Kirolaria saria

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko ots. 13a, 13:12

Gipuzkoako Kirol Federazioak joan den zapatuan banatu zuen Gipuzkoako Kirolaria 2013 saria, eta Zumaiako Telmo Deun emakumezkoen taldea izan zen saritua. Bertako arraunlaria da Itsaso Aramendi azpeitiarra. Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuak eman zien saria, eta 3.000 euro jaso zituzten.

Zumaia Telmo Deun traineruko arraunlariek, 2013an, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabazi dituzte, baita Gipuzkoako IV. Liga eta V. Euskotren Liga ere; eta Kontxako Bandera ere bai.  
 
Ikerne Badiolak Zumaiako tripulazioa zoriontzeaz gain, hainbat modalitatetan, Gipuzkoak 2013an oso kirol maila polita lortu duela nabarmendu zuen, gizonezkoetan nahiz emakumezkoetan.  
 
Gipuzkoa Kirolak sarirako 31 hautagaitza izan dira aurten, eta Mikel Labaka zein Asier Cuevas hautagai izan dira. Hautaketan herritarrek, internet bidez, federazioek eta kirol prentsako ordezkariek hartu dute parte.