Realeko jubenilak Youth Leaguetik kanpo

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko ots. 26a, 12:49

Jon Guridi erdilaria eta Ignacio Otaño atezaina (Azpeitia, 1995) jokalari diren Realeko jubenilen taldea Youth Leaguetik (gazteen Txapeldunen Liga) kanpo gelditu zen atzo, asteartea, Schalke 04 Alemaniako taldearen aurka 1 eta 2 galdu ostean. Anoetan jokatu zuten final-zortzirenetako partida, eta Jon Guridi hasierako hamaikakoan izan zen. Ignacio Otaño ez zen deialdian sartu. Partidaren laburpena hemen.