Juan Mari Ibarzabalen 'Txoriak' orain Soraluzen ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko mar. 14a, 10:52

Herenegun zabaldu zuten eta hilaren 29a bitartean irekita izango da Juan Mari Ibarzabal azpeitiarraren Txoriak argazki erakusketa, Soraluzeko erakusketa aretoan. Astelenetik ostiralera 19:00etatik 20:30era, eta larunbatetan 12:00etatik 13:30era izango da irekita.

Euskal Herriko bederatzi herritan 23 hegazti-espezieri ateratako 32 argazkiz osatutako erakusketa da Txoriak eta, besteak beste, joan den abuztuan Donostian izan da ikusgai, Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen eskutik.