Gipuzkoan birziklatze tasa baxuena duten mankomunitateen artean da Urola Erdikoa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko mar. 31a, 12:14

2009. urtean %22,5ekoa zen birziklatze tasa Gipuzkoan. Urte horretatik aurrera, ehunekoa handitzen joan da, eta dagoeneko %40ra iritsi dela adierazi zuten ostiralean Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek. Bost urtean ia bikoiztu egin da birziklatze tasa.

Dena den, mankomunitatetik mankomunitatera alde handia dago 2013ko birziklatze datuetan. Hala nola, datu onenak Sasietak (%45) ditu. Haren atzetik daude Urola Kostako mankomunitatea (%42,1) eta Debagoiena (%41,2). Urola Erdiko mankomunitatea %38ko bataz bestekoaren azpitik dago, %36ko birziklatze tasarekin. eta Debabarrena soilik dauka atzetik(%29,3), eta Tolosaldea (%37,7) San Marko (%37) eta Txingudi (%36,6) ere %38ko bataz bestekoaren azpitik daude.

Informazio gehiago hemen.