Eguraldiaren iragarpena Uztarria.com-en

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko api. 8a, 13:56

Gaurtik aurrera AEMET-en eguraldi iragarpena ikusgai izango da Uztarria.com webgunean. Webgunearen eskuineko zutabean, Agenda eta Inkestaren artean, izango da eguraldi iragarpenaren txokoa. Azalean hiru eguneko iragarpena izango da begi-bistan. Dena den, aste guztiko eguraldiaren berri ere jaso ahal izango da, Egun eta datu gehiago loturan klik eginda.