Udalerri Euskaldunen Eguneko egitaraua eta kanta aurkeztu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko mai. 30a, 18:25

Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko da ekainaren 14an, Tolosan (Gipuzkoa). Hori dela eta, egun horretako egitaraua eta jaiaren abestia aurkeztu ditu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Uemaren webgunean ikus eta jaitsi daitezke informazioa eta materiala.

Azpeitia Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide da; eta, hain zuzen, 2008an ospatu zen Uema eguna udalerrian. Erakundeak azpeitiar guztiak gonbidatu ditu jaira.