ISBk antolatuta, Garagardo Azoka izango da Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko eka. 5a, 17:14

Azpeitia-Azkoitia SBk antolatuta, Azkoitiko Garagardo Azoka izango da bihartik aurrera. Bihar zabalduko dituzte ateak, eta asteburu osoan izango da irekita. Hurrengo astebukaeran ere garagardoz gozatzeko aukera izango da, 19:00etatik 02:00etara artean. Seigarren urtez herriko plazan jarriko duten karpa garagardo festak hartuko du, eta jan-edan artean musika emanaldiak eta txapelketak egingo dituzte. Garagardo Azokaren gaineko informazio gehiago, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.