'Hitza'-k eta 'Baleike'-k urteurrena ospatuko dute datorren larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko eka. 13a, 20:29

Hitzaren 10. urteurreneko eta Baleikeren 20. urtemugako jaialdia ospatuko dute ekainaren 21ean, larunbatean, Zumaiako Herri Eskolan. Horren harira, aurkezpen bideo bat egin dute mezua zabal dadin eta herritarrak animatu daitezen. Sarrerak salgai daude, bost eurotan; horiek erosteko, harremanetan jar zaitezkete Gipuzkoako Hitzarekin edo Baleike kultur elkartearekin.

Uztarria Komunikazio Taldea Hitzaren enpresa argitaratzaileko, Urola Kostako Hedabideak S.L.ko, kideetako bat da, eskualdeko beste euskara elkarteekin, Bertako Hedabideekin, eta eskualdeko gizarte eragileekin batera.