Azpeititik pasako da Abraham Olano martxa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko eka. 27a, 17:18

199 kilometroko ibilbidea du probak, eta 23 kilometro inguru egin ostean iritsiko dira, lehen aldiz, Azpeitira txirrindulariak. Landetatik, Urrestillatik, Nuarbetik, Loiolatik eta Urrakitik pasako dira, igandean, goizez eta arratsaldez.

Azpeititik pasako da Abraham Olano bizikleta martxa, igande goizean eta arratsaldean. Lasterketaren lehen edizioa da, eta 199 kilometro izango ditu. Oraingoz, 140 pertsona inguruk eman dute izena, baina antolatzaileek parte-hartzaile gehiago espero dituzte.

Herritik pasatzen den lehen aldian, Errezil igaro ostean, leku hauetatik pasako da ibilbidea: Landetako poligonotik, herriko biribilgunetik, Urrestillatik eta Nuarbetik. Ondoren Beizamara joango dira txirrindulariak. Arratsaldean, berriz, Azkoititik etorriko dira, eta Tolosaldera joango dira. Honakoak dira gutxi gorabeherako ordutegiak:

Goizean:

  • Azpeitiko biribilgunea: 8:45 eta 9:10 artean.
  • Landetako biribilgunea: 8:45 eta 9:10 artean.
  • Urrestilla: 8:50 eta 9:15 artean.
  • Nuarbeko bidegurutzea: 8:55 eta 9:25 artean.

Arratsaldean:

  • Loiola: 13:45 eta 16:40 artean.
  • Azpeitiko biribilgunea: 13:50 eta 16:45 artean.
  • Landetako poligonoa: 13:55 eta 16:50 artean.
  • Urraki: 14:10 eta 17:15 artean.