Joseba Albizuri elkarrizketa egin dio Euskadi Irratiak, Pedals de Foc proba bigarren postuan amaitu ostean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko eka. 30a, 17:38

218 kilometroko eta 6.200 metroko malda zituen probak. Lehenak, Lliber Millek, hamar ordu, hemerezi minutu eta hogeita hamasei segundoko denbora behar izan zuen lasterketa amaitzeko, eta Albizuk zazpi minutu eta hogeita sei segundo gehiago pasatu zituen.

Euskadi Irratiko 'Hiru Erregeen Mahaia' saioak Joseba Albizu Erreka txirrindulari azpeitiarra elkarrizketatu du, bigarren postuan amaitu baitu Pedals de Foc Non Stop mendiko bizikletako ultramaratoia. 218 kilometroko ibilbidea eta 6.200 metroko malda zituen lasterketak. Albizu lasterketa guztian aurretik joan bazen ere, azken sei kilometrotan galdu egin zen, antolakuntzako motorrak okerreko bidetik eraman baitzuen. Azkenean, bigarren postuari eustea lortu zuen.

Lehenak, Lliber Millek, hamar ordu, hemeretzi minutu eta hogeita hamasei segundoko denbora behar izan zuen ibilbidea amaitzeko, eta hark baino zazpi minutu eta hogeita sei segundo gehiago pasatu zituen Errekak; hau da, hamar ordu, hogeita zazpi minutu eta bi segundo, hain zuzen. Dolomitetan (Italia) jokatuko den probara joango da txirrindularia asteburuan, eta han izango da Ion Oiarzabal azpeitiarra ere.