Ainara Garciak bidaiatzeko proposamenak egingo ditu astelehenetan Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko uzt. 1a, 11:00

'Astelehen bidaiariak' saila izango du argazkilari azpeitiarrak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Bidaia laburrak egiteko aholkuak emango ditu tarte horretan.

Ainara Garcia argazkilariak bidaiatzeko proposamenak eta aholkuak emango ditu astelehenetan, 11:15etik aurrera, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. 'Astelehen bidaiariak' deritzon tartea izango du saioan, eta berak bisitatu dituen txokoetan zer eta nola ikusi azalduko du.

Atzo, astelehena, hasi zen kolaboratzen irratian Garcia, eta Parisi (Frantzia) buruz hitz egin zuen.