Joseba Albizu, Teledeporte kateak eginiko erreportajean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko uzt. 10a, 16:35

Joseba Albizu Erreka txirrindulariak jokatu zuen Pedals de Foc lasterketari buruzko erreportajea egin du Teledeporte kateak. Albizu bigarrena izan zen mendiko bizikletako ultramaratoian, ekainaren 28an. Haren irudiak ez ezik, lasterketa amaierako elkarrizketa ere ikus daitezke bideo horretan.

Pedals de Foc lasterketa Vielhan hasi eta amaitzen da, Katalunian. Probak 218 kilometroko ibilbidea eta 6.200 metroko malda ditu. Hamar ordu, hogeita zazpi minutu eta bi segundotan amaitu zuen ultramaratoia Errekak.