Jagoba Beobidek estreinatu du Alavesen lehen ekipazioa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko uzt. 14a, 17:13
Jagoba Beobide futbolari azpeitiarrak jantzi du estreinekoz Alavesen lehen ekipazio berria. Joan den ostiralean, uztailaren 11n, aurkeztu zituzten jantziak, Gasteizko (Araba) Plaza Berrian. Arratsaldean egin zuten ekitaldia; eskulanekin, musikarekin eta dantzariekin batera.\ \ Jagoba Beobidek, Einar Galileak eta Sergio Herrerak jantzi zituzten lehen aldiz Alveseko lehen eta bigarren ekipazioa eta atezainaren jantzia.