Saninazioetako zezenketen aurkezpena gaur, Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko uzt. 17a, 12:21

Donostiako Londres hotelean aurkeztuko dituzte saninazioetako zezenketak gaur, osteguna, 20:00etan hasita. Paco Apaolaza zezenzale taldeak antolatu du aurkezpena, eta bertan izango dira Azpeitiko zezen-plazan izango diren ganadutegietako ordezkariak (Valdellan ganadutegiko Fernando Alvarez eta Pedraza ganadutegiko Luis Uranga) eta Alberto Aguilar toreatzailea.

Azpeitian uztailaren 3an aurkeztu zituzten saninazioetako zezenketak.