Azpeitia-Hazparne eguna ospatuko dute Lapurdiko udalerrian, abuztuaren 30ean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko uzt. 22a, 18:31
Egitarauaren kartela.

Hitzahats lelopean antolatu dute eguna, eta II. edizioa izango da aurtengoa. Bertzo-bazkaria, dantzak, tailerrak eta kontzertuak egongo dira, besteak beste.

Azpeitiaren eta Hazparneren arteko senidetza sendotzeko jaia ospatuko dute Lapurdiko udalerrian, abuztuaren 30ean, zapatuan. Hitzahats lelopean antolatu dute festa, eta egitarau anitza prestatu dute egun horretarako. Honakoak dira antolatu dituzten ekitaldi batzuk: pilota jaialdia, bertso-bazkaria, tailerrak, dantzak eta kontzertuak. Bestalde, haurrentzat lekua ere egongo da. 

Azpeitia-Hazparne eguneko egitarauan parte hartuko dute, besteak beste, Anje Duhalde musikariak eta Deabru Beltzak, Gatibuk eta Willis Drummond taldeek. Horiez gain, han izango dira Arzallus eta Lizaso bertsolariak ere.