Nikolas Segurola artzaina omenduko dute Legazpin

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko ira. 5a, 19:22

Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko dute Legazpin, igandean. Artzaintzarekin lotura duten bost pertsona omenduko dituzte egun horretan; horien artean, Segurola matxinbentarra.

Nikolas Segurola artzaina omenduko dute Gipuzkoako Artzain Egunean. Jaia Legazpin ospatuko da igandean, 10:00etatik aurrera. Han, Segurolari eta beste lau artzaini egingo diete aipamena.

Nikolas Segurola Matxinbentako Largarate baserrian jaio zen, 1939an. Haurra zela hasi zen Segurola ardiak zaintzen, baina Arantzazu eta Zarautz artean ibili zen, gero, ikasketak egiten. Arantzazuko Gomiztegi baserrian 400 ardiko taldea jarri zuten; eta, 1997an, artzain eskola egin zuten. Han jarraitzen du Matxinbentako artzainak, baina jada ez ditu ematen eskolak.