Biele enpresako zuzendaria 'Mezularia'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko ira. 17a, 14:22

Euskadi Irratiko 'Mezularia' saioko 'Made in Basque Country' atalean Biele enpresa izan zuten hizpide atzo, asteartea. Bieleko zuzendari Txomin Andonegi elkarrizketatu zuten.

Duela 41 urte sortu zuten Biele, eta egun hiru alorretan egiten dute lana: egurra, metala eta industria. Mundu osoko bezeroak dituztela azaldu zuen Andonegik, eta horien %95 atzerritarrak direla. 200 bat langile ditu egun Bielek.