Inaxio Arregik irabazi du Mendaroko giza-proba taldearen aurkako erronka

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko urr. 13a, 17:40

Bi aurkariak berdinduta joan ziren ia amaiera artean, eta azken unean, plaza erdiagatik irabazi zuen Arregik apustua. 62 plaza egin zituen loiolatarrak; eta 61 eta erdi, berriz, Elgoibarko taldeak.

Inaxio Arregi Etxearreta-k irabazi du Elgoibarko giza-proba taldearen aurka eginiko apustua. Erronka zapatuan jokatu zen, Elgoibarren, eta plaza erdi bateko abantailarekin irabazi zuen loiolatarrak. Mrkagailuak oso berdinduta joan ziren azken unea arte; eta, azkenean, 62 plaza egin zituen Arregik; eta 61 eta erdi, Elgoibarko taldeak.

Elgoibarko taldean, 500 kiloko harriari tiraka jardun zuten sei pertsonek: hiru gizonek eta hiru emakumek. Bestalde, Etxearreta-k 80 kiloko burdinezko barra sorbalda gainean hartuta egin zuen lana. Hogeina minutu egin zituzten bi aurkariek.