Jose Luis Otamendi 'Sautrelan', kartzelako literaturaz mintzo

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko urr. 28a, 11:03

Pasa den zapatuan ETB1-eko Sautrela saioan kartzela izan zuten hizpide. Besteak beste, Josu Martinez idazlearen Tunelak, mozorroak, izarak eta bafleak liburuaz aritu ziren, eta Mikel Soto editoreak eta Jose Luis Otamendi Jokin Urain idazle presoaren laguntzaileak kartzelako literaturaz euren iritzia eman zuten.

Pasa den zapatuan ETB1-eko Sautrela saioan kartzela izan zuten hizpide. Literaturan kartzelak izan duen presentzia gai hartuta, Josu Martinez zinegile eta idazleak kaleratu berri duen Tunelak, mozorroak, izarak eta bafleak liburuaz aritu ziren saioan. Liburu horretan, besteak beste, Iñaki Etxarte azpeitiar presoaren hiru ihes jaso ditu Martinezek.

Horrez gain, kartzelako literatuz aritu ziren. Mikel Soto editoreak eta Jose Luis Otamendi idazleak kartzelan idaztearen baldintzez, presoek euskal literaturan duten ibilbideaz nahiz kartzelako literaturaren ezaugarriez duten iritzia plazaratu zuten. Otamendi Jokin Urain idazle presoaren laguntzaile izan zen.

Hemen saioaren bideoa.