Pat Rice Sinn Feineko politikari ohia atxilotu dute

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko urr. 30a, 13:28

Bi hilabete igaro ditu Ricek Euskal Herrian, eta pasa den asteburuan itzuli zen Irlandara. Irailaren 9an Azpeitian, Sanagustin kulturgunean, izan zen hitzaldi bat eskaintzen, Gure Esku Dago dinamikak antolatuta.

Pat Rice Sinn Feineko politikari ohia atxilotu dute gaur, osteguna, 1972ko hilketa batekin lotuta. Jean McConvillen desagerpenaz galdeketa egiteko atxiki dute Belfast kanpoaldean. Bi hilabetez izan da Euskal Herrian Rice, eta Irlandara itzuli zen asteburuan. Euskal Herrian igaro zuen boladan Azpeitian ere izan zen hitzaldia eskaintzen, Gure Esku Dago dinamikak antolatuta. Irlandako iraganaz, etorkizunaz eta geroaz mintzatu zen Pat Rice Sinn Fein talde errepublikarreko politikari ohia, irailaren 9an Sanagustin kulturgunean eskaini zuen hitzaldian. Hemen, hitzaldiaren kronika.