Lagun Onaketik Realeko lehen taldera, astebetez bada ere

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko aza. 5a, 10:54

2006an fitxatu zuen Realak ordura arte Aitor Zulaikarekin Lagun Onakeko Hirugarren mailako taldearen bigarren entrenatzaile izan zen Asier Santana. Ordutik Realeko hainbat talde entrenatu ditu Santanak, eta aurten Sanserekin ari da lanean.

Aste honetan, ordea, Jagoba Arrasate Realeko entrenatzailea postutik kendu dutela-eta, Sanseko bi entrenatzaile, Asier Santana eta Imanol Alguacil, ari dira lehen taldea igandeko partidarako prestatzen. Igandean Reala eta Athletico Madrilen arteko norgehiagokan ere bi entrenatzaile horiek zuzenduko dute Realaren lehen taldea. Sanseko prestatzaile fisikoa, Oier Agirrezabala azpeitiarra, berriz, ez da lehen taldearekin ariko asteburuan. Reala B taldea Luki Iriartek entrenatuko du egunotan, Agirrezabalaren laguntzarekin.

Agirrezabalari elkarrizketa egin zion Uztarriak joan den maiatzean.