'Kontuk eta komeriyek' Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko mar. 5a, 18:25

Uztarria.eus-eko Kontuk eta komeriyek saioko Ignacio Arakistain eta Ekain Ibarguren Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan elkarrizketatu zituzten atzo, martxoak 4. Orain arte grabatu dituzten bi atalak (urtarrilekoa, sansebastianen gainekoa, eta otsailekoa, Azpeitiko parrandaren gainbeheraz) izan zituzten hizpide, baita bideoak grabatu eta elkarrizketak egiterakoan bizitzen ari diren esperientziak ere.

Arakistainen eta Ibargurenen elkarrizketa lotura honetan entzun daiteke, 00:32:30etik aurrera.