Iñaki Agirrezabalaga: "Bailaran hiru saskigile bakarrik gelditzen gara"

Aizkoragintza eta saskigintza Euskal Herrian galtzear dauden bi ofizio dira, eta erreportajea eskaini diete 'Naiz' egunkarian. Erreportajean Iñaki Agirrezabalaga saskigilea elkarrizketatu du Gotzon Aranburu kazetariak. Agirrezabalagak, saskiak egiteko prozesua azaldu du Matxinbentan daukan lantegian, eta ofizioak jasan duen beherakadaz hitz egin du: "Berrogei saskigile ezagututakoa naiz Azpeitia eta Nuarbe inguruko bailaran, eta orain hiru bakarrik gelditzen gara". 

Irakurri erreportajea osorik 'Naiz'-en webgunean, hemen; eta erreportajearen laburpen-bideoa, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide