Felipe Murillo: "Kantuen bitartez ibilbide pertsonala irudikatu dugu"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko aza. 7a, 11:08
Itziar Beitia eta Felipe Murillo. (info7.naiz.eus)

Erraiak proiektua Euskal Herriko txoko ezberdinetara zabaltzen ari da azpeitiarra. Joan den astean Info7 irratian egin zioten elkarrizketa Murillori, eta bertan adierazi zuenez, azaroaren 18an aurkeztuko dute proiektua Azpeitian.

Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak abian jarritako Sorkuntza Beka jaso zuen Felipe Murilloren Erraiak proiektuak. Danele Sarriugarte idazlearen izen bereko eleberriak inspiratu zuen azpeitiarraren lana.