Uztarria Komunikazio Taldeak ere Maxixatzen zoriondu du herri hedabidearen 20. urteurrenean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko urt. 2a, 11:46

20 urte bete ditu Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak 2016an. Hori aitzaki hartuta, Azkoitiko herri hedabidea zoriontzeko bideo bat osatu du maxixatzen.eus-ek. Bideoan parte hartu dute inguruko herri hedabideetako kazetariek, Maxixatzeneko kolaboratzaileek eta hainbat "maxixatzailek". Uztarria Komunikazio Taldeko hainbat kazetarik ere Maxixatzen zoriontzeko tartea hartu zuten, eta ikusgai da 01:55 minututik aurrera.