'Annapurna II 1986' proiektua hizpide, Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko ira. 19a, 19:51

Paradisu Zinema zineklubak martxan duen finantzaketa kolektiboaren berri eman zuen atzo Uztarriak, Euskadi Irratiako Mezularia saioko Tokikom tartean. Zineklubeko kidea den Kepa Urbietak ere hartu zuen hitza, eta proiektuaren nondik norakoak azaldu zituen. 35 egun falta dira finantzaketa kolektiboa ixteko, eta oraingoz, 2.593 euro jaso dituzte. 

Honako loturan entzun daiteke elkarrizketa, osorik. 

Joan den zapatuan aurkeztu zuten 'Annapurna II 1986 proiektua Sanagustin kulturgunean, Azoka Herritik egitasmoaren barruan. Finantzaketa kolektiboa, baina, ostegunean abiatu zuten, eta orduz geroztik 2.593 euro bildu dituzte. Helburua da, 40 egunetan 10.000 euro lortzea. Hemen egin daiteke ekarpen ekonomikoa. 

Bi helburu ditu proiektuak. Batetik, 1986an, Annapurna II mendia igotzeko eginiko saikera jasotzen duen dokumentala berreskuratzea, eta, bestetik, hura gertatu zedin egon ziren arrazoiak eta zailtasunak jasotzen dituen dokumental berri bat egitea, protagonisten adierazpenak jasota. 

Jaon den astean, Annapurnara egindako espedizioaren eta egungo proiektuaren inguruko erreportajea egin zuen Urola Kostako Hitzak.