Jose Luis Rey, beroa ematen duten txamarren saltzailea

Jose Luis Rey. (Goiberri)

Jose Luis Rey azpeitiarrarekin hitz egin du Goiberri aldizkariak. Izan ere, Hamalauk produktu berri bat eramaten du azken aldian azoketara: botoi bat sakatuta beroa ematen duten txamarrak. Ordiziako azokan zela egin zioten elkarrizketa azpeitiarrari, eta hark azaldu duenez, txamarra horiek hasieran jendeari "harridura" sortzen bazioten ere, "poliki-poliki ari da salmenta igotzen".

Honako lotura honetan irakur daiteke Goiberriko erreportajetxoa.