Iturbide baserriko familia, 1929an

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko ots. 23a, 07:03
Iturbide baserriko familiako hainbat kide.

Return to Basque Twitter kontuan duela ia mende bat Azpeitian ateratako argazki bat jarri dute. Amaia Agirrek partekatutako irudian Loiolako Iturbide baserriko familia ageri da; argazkia 1929koa da, gutxi gorabehera.

Return to Basque Twitter kontuan duela ia mende bat Azpeitian ateratako argazki bat jarri dute egunotan. Argazki zahar ugari argitaratzen dituzte kontu horretan, lantzean behin Azpeitikoak ere bai, eta kasu honetan Twitterreko erabiltzaile batek bidalitako irudia jarri dute ikusgai. Hain zuzen ere, Amaia Agirrek partekatutako irudian Loiolako Iturbide baserriko familia ikus daiteke. 1929koa da irudia, gutxi gorabehera.