DI-DA

Jose Mari Azpiazu elkarrizketatu dute 'Biba zuek' telebista saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko ots. 25a, 09:00

Mendiaz eta kaleratutako liburuez aritu da solasean azpeitiarra telebista saioko aurkezleekin.

Jose Mari Azpiazu azpeitiarra elkarrizketatu dute ETB1eko Biba zuek telebista saioan. Hark gaztetatik bere bi pasioak diren mendia eta idazkuntza uztartzea lortu du, eta bederatzi liburu argitaratu ditu ibilbidean. Mendiaz eta kaleratutako liburuez aritu da solasean telebista saioko aurkezleekin. Hemen ikus daiteke saioa osorik.