Urrestillako gabon eskeaz, 'Berria' egunkarian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko abe. 17a, 09:33
1975ean Urrestillan gabon eskean atera zen taldearen argazkia. (Karmen Arozena)

Mende erdia bete du Urrestillako gabon eskeak, eta horren harira erreportajea kaleratu du Berria egunkariak. Karmen Arozena da Urrestillako gabon eskea sortu zuen taldeko kideetako bat, eta harekin hitz egin dute. 

Urrestillan gabon eskea antolatzen hasi zirenetik 50 urte pasatu dira, eta gai horri lotutako erreportaje bat kaleratu dute Berria egunkarian. 1972tik gaur arte, Olentzero urtero joaten da urrestildarrekin gabon eskean baserriz baserri, eta Gabon gauean, berriz, herritarren etxeetara. 1970eko hamarkadan hasitako egitasmo hori xelebretzat jo zuten batzuek, baina gaur egun Urrestillan oso errotuta dagoen tradizio bat da.

Karmen Arozena da Urrestillako gabon eskea sortu zuen taldeko kideetako bat, eta harekin hitz egin dute erreportajea osatzeko. Hark kontatu du Gabon egunean talde txikietan eta jaiotza hartuta joaten zirela gabon eskean, beste hainbat herritan bezalaxe. Hala ere, 1970. urtean ikastola sortu zuten Urrestillan, eta horren inguruan antolatu zuten lehen aldiz gaur arte egin den gabon eskea.

Irakurri erreportajea osorik berria.eus atarian.