Agustin Jimenez 'Biba Zuek' saioan izan da

Agustin Jimenez 'Biba Zuek' saioan. (EITB)

Diego Garciaren oroimenezko maratoi erdiaz hitz egin zuen astelehenean Agustin Jimenezek EITB1eko Biba Zuek saioan.

Agustin Jimenez Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko zuzendaria elkarrizketatu zuten astelehenean EITB1eko Biba Zuek saioan. Diego Garciak sortu zuen Azkoitia-Azpeitia lasterketa, eta 2001. urtean, erretiratu berri zela hil zen korrikalaria. Ordutik bere izena darama maratoi erdiak, eta horren inguruan mintzatu zen Jimenez Biba Zuek saioan.

"Azkoitia-Azpeitia bidea gehien zapaldu duen pertsona da Diego Garcia. Egunero goiz eta arratsalde ikusten nuen entrenatzen", zioen Agustin Jimenezek elkarrizketan. 

Honako lotura honetan ikus daiteke saioa osorik.