'Ekonomia eraldatzailearen garrantzia herrien garapenean' hitzaldia, Olatukoop-eko kideen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2014ko ira. 8a, 22:24
Beñat Irausegi eta Liher Gonzalez Azpeitian izango dira irailaren 18an, osteguna, ekonomia eraldatzaileaz eta horrek herrien garapenean bete dezakeen paperaz hitz egiteko. Olatukoop ekimeneko kideak dira biak, eta azken urteotan ekonomia kooperatiboaren inguruan lan handia eg¡ten ari dira. Besteak beste, Coop 57 eta Fiare bezalako egitasmoetan.\ \ Hitzaldia hilaren 18an izango da, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Azoka Herritik ekimenaren baitan antolatu den Ideien Faktoriaren lehen saioa izango da honakoa.