Azoka Herritiki jarraipena emanez, Olatukoop ekimeneko kideak ekonomia eraldatzaileaz ariko dira datorren ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2014ko ira. 15a, 09:40
Irailaren 18an, ostegunez, ekonomia eraldatzailea eta horrek herrien garapenean bete dezakeen papera izango dugu aztergai Beñat Irasuegik eta Liher Gonzalezek Sanagustin kulturgunean. Olatukoop ekimeneko kideak dira bi hizlariak, eta azken urteotan ekonomia kooperatiboaren inguruan lan handia eg¡ten ari dira, besteak beste, Coop 57 eta Fiare bezalako egitasmoetan.\ \ Hitzaldia hilaren 18an izango da, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Azoka Herritik ekimenaren baitan antolatu den Ideien Faktoriaren saioa izango da.