188 saski salduta 9.400 euro bideratuko dira Nafar Erriberako nekazaritza eta euskara sustatzeko

Pasa den asteazkenean amaitu zen Errigorako saskia erosteko epea eta guztira 188 saski saldu dira herriko enpresetan, tabernetan eta familietan.\ \ Elkar-ekin taldean oso gustora gelditu gara emaitzarekin, diru kopuru eder bat kausa justuetarako batzea ekarri duelako salmenta guzti honek.\ \ Datorren astean iritsiko dira saskiak herrira, eta erosle bakoitzarekin harremanetan jarriko gara, saskia nola jaso adosteko.\ \ Bai saskia erosi duten herritarrak, bai saltzen lagundu digutenak eskertu nahi ditugu, denon parte hartzea eta konpromisoa beharrezkoak izan direlako. Mila esker guztioi!